EUSKARA (2.GAIA)
GRAMATIKA.
Izena :Pertsonak, animaliak, landareak, sentimenduak, gauzak aipatzeko erabiltzen dugun hitza.
MOTAK:
BIZIDUNAK :pertsonak eta animaliak aipatzeko.( ama, txakurra…)
BIZIGABEAK: beste guztiak eta landareak (etxe)
BEREZIAK :pertsona , gauza, lekua… adierazteko. Mugatzaile barik. Letra larriekin idazten dira.
ARRUNTAK: Multzo bateko pertsonak, gauzak, lekuak.....adierazteko. Letra xeheekin idazten dira.
ZENBAKARRIAK: Zenbatu daitezkeenak.
ZENBAKAITZAK: Ezin direnak zenbatu. NEURGARRIAK: Neur
daitezke (litro bat ur)
NEURGAITZAK: Ezin
dira neurtu (denbora
luzea)
LEXIKOA
SINONIMOAK:
Elezahar=kondaira
Apain= dotore
Kutsu= aire
Bihi= ale
Landarearekin zerikusia duten hitzak: sastraka, ale, erne, txertatu, hazi, kimu.
Antonimoak:
Haritza: sendoa (antonimoa: ahula)
Arrosa: ederra (antonimoa: zatarra)
Zumea : biguna (antonimoa:gogorra)
Orbela : makala (antonimoa: mardula)
LORATU hitzaren beste esanahi batzuk: ugaldu, loretan jarri, pilota parabola eginez jaurti.
ATZIZKIAK: -ondo, -di ala –ti
Mahatsa: mahasti mahatsondo
Banana: bananadi bananondo
Arana: arandi aranondo
Gaztaina: gaztainadi gaztainondo
Intxaurra: intxaurdi intxaurrondo
Pinu: pinudi
Lizarra: lizardi
Artea: artadi
Urkia: urkidi
Haritza: harizti
ESAMOLDEAK
“Haritz eroriari orok egur” : besteen zoritzarretik etekina atera nahi dugunean.
“Arbolak, bizi deno, baduke itzala” : esperantza ez da inoiz galdu behar.
“Irakasle hori sasijakintsua da”: ez daki ematen duen beste.
No hay comentarios:
Publicar un comentario