MI PERFIL

Mi foto
PROFESORA DE TERCER CICLO DE PRIMARIA EN LAURO IKASTOLA.

lunes, 3 de febrero de 2014

SAN BLAS EGUNA


"SAN BLAS, DOMINISTIKUKA ITO BEHAR DA"
SAN BLAS EGUNA

San Blas jaia otsailaren 3an ospatzen den jai tradizional eta erlijiosoa da, Euskal HerrianEspainian eta Hego Amerikako zenbait herrialdetan zabaldurik dagoena. San Blas III. mendeko kristau martiri bat izan zen, gotzai eta medikua. Haur baten eztarriko gaitza mirariz sendatu omen zuela eta, eztarrien zaindaritzat hartzen da kristau tradizioan. Horrela, ohikoak dira San Blaseko kordoiak, santuaren irudiaren aurrean bedeinkatu eta lepoan zenbait egunez janzten direnak, urte osoa eztarriko gaitzak, eztulak eta katarroak prebenitu egiten dituztelakoan. Euskal Herriko toki askotan tradizionalak dira, era berean, egun horretan jaten diren erroskillak (antzinean, eztarriko gaitzak sendatzeko erremedio moduan zintzilikatzen zirenak) eta opilak. Ganaduarentzako elikagaiak ere bedeinkatzen dira.