"SAN BLAS, DOMINISTIKUKA ITO BEHAR DA"
SAN BLAS EGUNA
San Blas jaia otsailaren 3an ospatzen den jai tradizional eta erlijiosoa da, Euskal Herrian, Espainian eta Hego Amerikako zenbait herrialdetan zabaldurik dagoena. San Blas III. mendeko kristau martiri bat izan zen, gotzai eta medikua. Haur baten eztarriko gaitza mirariz sendatu omen zuela eta, eztarrien zaindaritzat hartzen da kristau tradizioan. Horrela, ohikoak dira San Blaseko kordoiak, santuaren irudiaren aurrean bedeinkatu eta lepoan zenbait egunez janzten direnak, urte osoa eztarriko gaitzak, eztulak eta katarroak prebenitu egiten dituztelakoan. Euskal Herriko toki askotan tradizionalak dira, era berean, egun horretan jaten diren erroskillak (antzinean, eztarriko gaitzak sendatzeko erremedio moduan zintzilikatzen zirenak) eta opilak. Ganaduarentzako elikagaiak ere bedeinkatzen dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario