EUSKERA (3.gaia)
GRAMATIKA
IZENORDAINAK: Izena ordezkatzen dute, haren funtzioa betetzen dute, ezin da determinatzailerik ez adjektiborik erabili, deklinatu egiten dira.
MOTAK:
1-Pertsona-izenordainak:pertsona zehazten dute,nor, nori, norekin…
Bi mota:Arruntak(ni, zu….)
Indartuak. aditzaren aurrean eta ERE hitzaren aurrean) (neu, zeu..)
Pertsona-izenordain arrunten taula:
NOR | NORK | NOREN | NORENTZAT | NOREKIN | NORTAZ |
ni | nik | nire | niretzat | nirekin | nitaz |
hi | hik | hire | hiretzat | hirekin | hitaz |
hura | hark | haren | harentzat | harekin | hartaz |
gu | guk | gure | guretzat | gurekin | gutaz |
zu | zuk | zure | zuretzat | zurekin | zutaz |
zuek | zuek | zuen | zuentzat | zuekin | zuetaz |
haiek | haiek | haien | haientzat | haiekin | haietaz |
Pertsona-izenordain indartuak:
NOR | NORK | NOREN | NORENTZAT | NOREKIN | NORTAZ |
neu | neuk | neure | neuretzat | neurekin | neutaz |
heu | heuk | heure | heuretzat | heurekin | heutaz |
bera | berak | beraren | berarentzat | berarekin | beraz |
zeu | zeuk | zeure | zeuretzat | zeurekin | zeutaz |
geu | geuk | geure | geuretzat | geurekin | geutaz |
zeuek | zeuek | zeuen | zeuentzat | zeuekin | zeuetaz |
berak | berek | beren | berentzat | Berekin | berez |
2-Zehaztugabeak: Ez dute zehazten nori buruz edo zeri buruz hitz egiten gauden.
-Inor/ezer :galderetan eta ezezko perpausetan
-norbait/zerbait: baiezkoetan
-Edonor/edozer: galderetan, baiezkoetan eta ezezkoetan.
3-Bihurkariak:Ekintzaren egilea eta hartzailea pertsona bera direnean.
Noren kasua + BURUA(neure buruari…)
4-Elkarkariak: elkarrekikotasuna edo bi pertsonaren arteko harremana edo eragina ematen dute aditzera.
-Mugagabean deklinatzen dira.
-Bizidunen deklinabide marka hartzen dute, nork kasuan
izan ezik (elkarrekin, elkarri, elkarrengana…).
LEXIKOA
Sinonimoak:
Ahal= nahi
Oparo= jori
Soro= lur-sail
Patrika = sakela
Irabazi =Mozkin
Esapideak:
“Miseria gorritik atera” Aberaztu.
“Kale gorrian geratu” Ezer gaba geratu.
“Negu gorria heldu” Negu hotza heldu.
“Umegorria izan” Umemokoa izan.
“Astegun gorria izan” Asteguna izan.
“Lotsa gorria pasatu” Lotsa handia pasatu.
“Larrugorritan egon” Biluzik egon.
“Inoren lepotik barre egin” Inoren kontura barre egin
”Zerbait bere onera etorri” lehengora itzuli
”Zerbait bere onera etorri” lehengora itzuli
“Piper egin” Sasieskola egin
“Pipertu” Haserretu
”Piperrik ez” Batere ez
”Piperrik ez” Batere ez
“Piper gorria baino gorriago” Lotsa izan
“Sardina bat jan, sardina bat lan” Indarra izateko ongi elikatu
beharra dago
“Txerri gosetiak ezkurra amets” Zerbaiten gabezia duenak
huraxe nahi du
“ Ogi gogorrari hagin zorrotza” Lan zailei gogor heldu behar zaie.
JAN aditzaren esanahia bera dutenak: higatu, sinetsi, xahutu, desagerrarazi, elikatu.
Hitz elkartuak:
Jatetxe: janaria eta edaria zerbitzatzen diren etxea.
Jan-neurria:dieta
Jangela: jantokia.
Jangura:jateko gogoa, gosea:
Janaldi:jaten igarotzen den denbora.
Jatordu:jateko ordua.
Jangai:jatekoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario