MI PERFIL

Mi foto
PROFESORA DE TERCER CICLO DE PRIMARIA EN LAURO IKASTOLA.

lunes, 13 de mayo de 2013
















IZENBURUA:Angoreko misterioa

IDASLEA:Bjorn Sortland

MARRASKILARIA:Trond Bredesen

ORRIAK:127

LABURPEN: Hotelean gaua pasa eta gero familia bat Kandobiara joan zen. Beste leku batera joaten ari zirenean, harri handi bat kotxearen gainean jauzi zen, harrian nota bat zegoen, eta notan handik alde egiten ez bazuten bala bat botako zietela esaten zuen. Poliziarengana joan ziren, polizia-etxetik atera zirenean gizon misteriotsu batekin topo egin zuten. Etxera heldu zirenean norbaitek sugez beteta zegoen kaxa bat eman zien. Azkenik afaltzera joan ziren, eta aita desmaiatu egin zen kafean somniferoa bota ziotelako. Hurrengo egunean ama salatu zuten eskultura baten buru batzuk lapurtzeagatik, baina polizia-etxean ikusi zuten gizona izan zela. Hori gertatu eta gero Sissel eta mutikoak plan bat asmatu zuten, eta justu probak poliziarengana eramango zituztenean harrapatu zituzten. Orduan hirurak krokodiloak zeuden lekura bota zituzten, gaizkileak joan eta gero osaba William agertu zen eta salbatu zituen. Azkenik ama kartzeletik ateratzea lortu zuten probak zituztelako, aita ondo jarri zen eta gaizkileak harrapatu zituzten, baina ez zuten jefea harrapatu

IRITZIA:Ipuinaren hasiera oso zaila da gauzak ondo ulertzea baina gero obeto ulertzen da istorioa, abenturazkoa eta misteriozkoa da, gomendatzen dizuet.

                                                     ANDER OLAORTUA

No hay comentarios:

Publicar un comentario