Izena: Paule Olaeta
Izenburua: Banpiro txikia
Egilea: Angela Sommer-Bodenburg
Argitaletxea: Zubia
Orrialdeak: 178
LABURPENA:
Anton izeneko mutikoari asko gustatzen zaizkio banpiroen ipuinak eta beti banpiroen liburuak irakurtzen ditu.
Egun batean, Antonek Rudiger izeneko benetako banpiro bat ezagutzen du. Biak lagun onak egiten dira eta egun batean banpiro txikia Antonen etxera doa, baina Antonen amak harrapatu egiten die. Antonek mozorro bat zela esan zion eta guztia konpondu zen.
Beste egun batean, banpiroaren etxera joan ziren eta han ia ia harrapatu egiten diete. Anton pixka bat beldurtzen da banpiroaren etxean dagoenean, baina beste aldetik izugarri gustatzen zaio.
Azkenean, abentura asko izan eta gero, bakoitza bere etxera doa, baina Anton eta Rudiger betirako izango dira lagunak.
IRITZIA:
Nire ustez ipuin zoragarria da eta banpiroak gustatzen bazaizkizu ez zara aspertuko liburu honekin. Niri liburu hau oso interesgarria iruditu zait eta edozein umeri gomendatuko nioke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario