MI PERFIL

Mi foto
PROFESORA DE TERCER CICLO DE PRIMARIA EN LAURO IKASTOLA.

sábado, 27 de abril de 2019

Zauri ezkutuak - Bullyng-a eskolan

Izena: Estitxu Onandia

Zenbakia: 21

Izenburua: Zauri ezkutuak - Bullyng-a eskolan

Argitaletxea: Gaumin

Idazlea: Fernando Morillo

Orrialde kopurua: 140

Laburpena: Iria aurten, ikastetxe berri batera doa. Beraz normala denez, bertan ez du inor ezta ezer ere ez ezagutzen. Aurretik, beste bi ikastetxeetan egon da, baina bietatik joan behar izan zen, eskola jazarpenagatik. Beraz egia esan, neska, nahiko urduri dago. Iriak, ez du nahi inork ere ez bera ikustea, eta ez zaio batere gustatzen arreta zentroa izatea. Berria izanda, hori pixka bat zaila da, baina Iria, antzeko egoera askotan egonda, nahiko ondo daki bere burua defendatzen. Badago beste mutil berri bat gelan, Martxel izenekoa. Mutil honi, asko gustatzen zaio matematika eta bera bakkarrik egotea ere gustuko du. Kurtsoko lehen egunean, istripu larri bat gertatzen da. Dabid izeneko matematikako maisua lurrean etzanda aurkitzen dute eguerdian. Ezinezkoa da jakitea nor izan den erruduna. Izan ere, Dabid-ek ez du ezer ere ez gogoratzen, eta ospitalera eramaten dute. Esan dezakegu, lehen egunean, gauza asko gertatu direla. Lierni du izena Iriaren irakaslea, baina Dabid-en ordezko maisua, Julio du izena. Neskaren ustez, oso irakasle zehatza eta aldi berean hotza da, beraz irakasle "zehotza" dela dino Iriak. Juliok, matematikaz gain, informatika ere irakasten du. Behin, irakasle "zehotza-rekin" zeudenan, ikasgelako arbelean, Unax-en datu pertsonalak ageri dira. Bertan, bere aita istripu batean hil zela jartzen du, duela hiru urte. Istripu horren ondorioz, zauriak geratu zaizkiola aurpegian dino ere. Horrez gain, horrek guztiak, psikologikoki markatuta utzi duela gaztea esaten du dokumentuak eta azkenik, bereziki zaindu behar dela dago jarrita. Ikaskide guztiak irakurri zuten datu horiek, eta Unax-i, ez zion batere ondo sentitu. Martxel eta Nora anaia-arrebak hurbildu zitzaizkion Iriari egun batean. Adarra jotzen hasi zitzaion neskari. Iriak, Lierniri kontatu zion gertatutakoa, eta andereñoak, gauza bat kontatu zion berari eta baita Unaxeri ere: aitak txikitan, alde egin zien etxetik, eta amak ez zituen inoiz alboan nahi izan. Bakarrik geratu zirenean, adingabeen zentroetan eman zituzten urte batzuk, hara eta hona. Bereizi egin zituzten. Martxelek arazo handiak izan zituen koadrilla batekin. Behin baino gehiagotan jipoitu zuten, oso gogor. Egun batean, Norak labana batez zauritu zituen koadrilla hartako bi. Gero, neskak zeru-lurrak astinudu zituen, harik eta biak berriro elkartzea lortu zuten arte. Eta handik aurrera, oso bortitz defendatu zuen neba. Hezur eta mami dira ordutik. Bereizezinak. Norak  bi urte gehiago ditu, baina hona etorri zirenean elkarrekin jarri behar izan zituzten. Hau da, gela berberean. 

Beraz, ikerketa batzuk egin zituzten bai Lierni eta bai Unax eta Iria. Azkenan, antzeman zuten, Julio, Martxel eta Nora izan zirel Dabid-i kalteak eragin ziotenak!

Laburpena: egia esan, liburu hau, izugarri gustatu zait. Euskera, pixka bat desberdina izan da, baina horrez gain, nahiko erraza iruditu zait liburua ulertzea. Istorio polita duela iruditu zait, eta ikasi dut, ikasle bakoitzaren atzean, istorio bat dagoela, eta gehienetan, hori dela bere jarreraren errua. Esan beharra dago, istorio honetako pertsonaia bakoitzak, bere ezaugarriak dtu. Hau ez da liburuetan bakarrik gertatzen. Liburu hau, 11 urtetik gorako neska-mutilei gomendatuko nioke. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario