Izena: Sare Sorondo
Zenbakia: 25
Gela: 6.D
Orriak: 192
Egilea: Chris Riddell
Laburpena:
Otoline bakarrik bizi zen Hiri handian bere gurasoak lanean zeudelako beti eta kanpora joan behar ziren. Baina lagun bat zeukan, Munroe Jauna eta beti berarekin zegoen. Oso iletsua zen eta desberdina baina Otoline txikia zenetik berarekin zegoen eta oso lagun minak ziren. Goiz batean, etxe alboko kafetegira joan ziren eta kalean olerki batzuk aurkitu ondoren festa bat ematea erabaki zuten eta bertan olerkiak irakurtzea. Hurrengo egunetan gonbidapenak egiten hasi ziren lagunei eta etxea txukuntzen ere. Beste lagun bat egin zuten liburutegi batean, Mirra zen eta Munroe bezalako beste animali bat zeukan, baina oinak handiagoak zituen. Mirrari ere gonbidatu zion festara. Inor ez zuen festa galdu nahi, azeri morea joango zelako. Azeri morea, abentura handiak izateagaitik zen ezaguna. Otoline, bere etxean aurkitu zuen gonbidatu baino lehen. Bere etxea zakarrontzi bat zen baina barrutik oso polita zen. Azelemea ere ezagutu zuen eta laurak, Hiri handitik safari bat egitera joan ziren. Festara joan ziren eta azelemea olerkiak irakurri zituen, gero azelemea eta azeri morea joan ziren eta oso ondo pasatu zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario