MI PERFIL

Mi foto
PROFESORA DE TERCER CICLO DE PRIMARIA EN LAURO IKASTOLA.

jueves, 6 de diciembre de 2018

NUR eta ortzadar txoria

Izenburua: Nur eta ortzadar-txoria
Idazlea: Toti Martinez de Lezea
Marrazkilaria: Iván Landa
Argitaletxea: Erein
Orriak: 158
Hasi: Azaroak 23
Bukatu: Abenduak 3

Laburpena:
Nur, liburuko protagonista, Txinan bizi da baina udan Larrabetzura joaten da bere familiari bisitatzeko. Uda batean, Bilboko jaiak hasi zirenean, Nurrek ferietara joan nahi zuela esaten hasi zen. Horregatik, arratsalde eguzkitsu batean, bere gurasoak eta bera hara joatea erabaki zuten. Han, globo aerostatiko bat zegoen ikusgai eta Nurrek gora igo nahi zuenez jabearekin eztabaidatzen hasi zen. Jabeak, normala denez, ez zion utzi gora igotzen eta horregatik etxera itzultzerakoan, bere ordenagailuan, globo aerostatikoei buruz informazio gehiago bilatzen hasi zen. Argazki askotan, globo aerostatiko asko agertzen ziren eta Kapadoziakoak zirela jartzen zuen. Orduan Nurrek, Kapadoziara joan nahi zuela esaten hasi zen. Bere aititeren etxera joan zen globo aerostatiko bat egiteko eskatzen. Bere aititek esandakoa egin zuen, baina hau, ez zen Nurrek espero zuena izan. Izan ere aititek, globo aerostatiko txiki-txiki bat egin zion jolasteko. Nurrek, globo aerostatikoz ezin izan zuenez bidaiatu, Kapadoziara zijoala imaginatzen hasi zen. Horrelako bidaia asko egin zituen bere imaginazioaren bidez eta gainera, Nurrek oso ondo pasatzen zuen. Azkenean, Nurrek ez zuen globo aerostatiko batean bidaiatu behar izanik oso ondo pasatzen zuelako bere imaginaziozko bidaietan. Baina azkenengo egunean, Larrabetzuko lagunekin Bilboko feriara bueltatu ziren eta egun horretan globo aerostatikoko jabeak lagun guztiei montatzen utzi zien.

Nire iritzia:
Liburu hau, interesgarria iruditu zait, baina ez da nire gustokoenetarikoa izan. Nik uste dut, Nurren liburuak, oso errazak direla irakurtzen eta horregatik interesgarria eta batzuetan barregarria iruditu zait. Gainera, Kapadozia non dagoen eta han globo aerostatikoak direla famatuak ikasi dut. Horregatik liburu hau nire lagunei gomendatuko nieke erreza delako ulertzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario