Idazlea: Fernando Morillo
Marrazkilaria: Ima Mendiola
Argitaletxea: Ibaizabal
Orrialdeak: 152
Hasi: Martxoak 1
Amaitu: Martxoak 19
Laburpena:
Istorio hau, Azpeitian gertatu zen ume batzuk San Juan sua prestatzen ari zirenean. Han ohitura zen, ahalik eta sutzarrik handiena egitea alboko auzokoei irabazteko. Horretarako, Azpeitiako ume guztiak, elkartu egiten ziren eta ume nagusien aginduz sutzar handiena egitea lortzen zuten. Baina, urte horretan, ume nagusiek San Juan gaueko sutzarrean parterik ez hartzea erabaki zuten eta honen ondorioz Andoni eta bere lagunak izango ziren nagusienak. Beraz, urte horretan haiei agintzea tokatu zitzaien eta lehenengo aldia zenez, ez zuten irabazteko esperantza askorik izan. Hala ere, esfortzu asko egin zuten eta hainbat abentura bizi izan zituzten. Horietako bat, Azpeitiako etxe abandonatu batean gertatu zen. Konturatu ziren, alboko auzoko umeei kamioi bete egur eraman zietela, eta honen ondorioz, haien auzoko etxeen egurrekin ez zuela balio izango irabazteko. Horregatik, pentsatu zuten etxe edo hobeto esanda dorretxe abandonatu horretara joatea ideia ona izango zela eta horregatik nagusienek hara joateko geratu ziren egun batean. Kasualitatez, nagusien talde horretako neska batek lagun bat eraman zuen egun horretan eta Andoniri liluragarria iruditu zitzaion. Aiora zuen izena eta bera ere, Andonitaz maitemindu egin zen. Dorretxera heldu ziren lehenengo aldian, mamuak zeudela pentsatu zuten soinu arraroak entzuten zituztelako eta honen ondorioz, dorretxetik ateratzea erabaki zuten. Etxerako bidean, herriko gizon ezagun batekin topo egin zuten eta berarekin dorretxera joatea erabaki zuten. Berriro ere heldu zirenean, zarata apurtutako hodi batetik zetorrela konturatu ziren eta horregatik mamurik ez zeudela ere. Harrigarriena, amaieran gertatu zen, etxe misteriotsu horretan Andoniren nagusitako argazki bat agertzen zelako. Aurrerago beste argazki bat ere ikusi zuten, oraingoan Aiora nagusitan agertzen zena. Bietan, zinadura bera agertzen zela konturatu ziren denak eta horregatik nagusitan hauek biak bikotea izango zirela ohartu ziren. Azkenean, ez zuten sutzar handiena egitea lortu, baina Andoni eta Aiora oso lagun onak egin ziren eta uda hartan abentura izugarriak bizi izan zituzten.
Nire iritzia:
Istorio hau asko gustatu zait, benetako ohitura bat istoria harrigarri batekin lotu dutelako. Oso polita iruditu zait, umeek eta ez nagusiek sua prestatzea eta baita ere, auzo guztiko umeak batera egotea. Gainera, dorretxean izan dituzten misterioak ere asko gustatu zaizkit eta esan dezaket momentu batzuetan baldur apur bat ere pasatu izana. Amaiera ere, oso polita iruditu zait azkenean irabazi ez arren, pozik geratu direlako denak eta uste dut, guk ere errealitatean, beti ezin dugula irabazi ikasi behar dugula. Beraz, liburu hau asko gomendatuko nizueke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario