Nerea Gorbeña
Idazlea: Joachim Friedrich
Marrazkilaria: Mikel Valverde
Orrialdeak: 241
Laburpena:
Kuadrilla edo lagun talde bakoitzak jende ezberdina izaten du eta hau Lau lagun eta erdi deitutako lagun talde baten kasua da. Lehenengo lau lagunak, Txarli, Fede, Errafautxo eta Estefi azkenengo erdi hori hainbat maite duten txakurra da Xarmant deitutakoa.
Liburu honetan gertatzen diren arazo guztietaz niri gehien gustatu zaidana alkatearekin zerikusia duena da. Alkateak zerbait deritzo, Ortulauen Soroak deitutako elkarte batetako baratzeak lekuz aldatzea. Normala denez guztiak ez daude ados, elkartea osatzen dutenak gehien bat. Horiek uste dute leku ederra dela eta Lau lagun eta erdi ere hor sartuta dago. Fedek ideia zoragarria izan zuen (Txarlik esandakoa zirudien, hori baita azkarrena taldean) eta elkartea salbatzeko erabili zuen. Azkenean alkateak baratzeak ikusi nahi ditu azkenengo aldiz ikusteko baina elkartekoek eta Fedek bisita gidatu antzeko bat prestatzen diote alkateari eta bere laguntzaileei eta hor izan zen alkateak esan zuenean baratzeak bertan geratuko zirela. Baratzeak han uzteko arrazoia hauxe izan zen: jendeak ez zituen baratze batzuk tratatzen haien etxea bezala baizik eta hain ondo tratatu eta zaintzen zituztenez han uztea erabaki zuen alkate jaunak.
Iritzia:
Oso gustukoa izan dut liburua hainbat misterio argitzen dituztelako eta batez ere guztiak batera lan egiten dutelako. Sarritan aspergarri samarra iruditu zait baina misterioa argitu nahi nuenez, bukaeraraino irakurtzeko beharra sentitu dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario