IZENA: Garazi Ibaseta.
ZENBAKIA: 12
GELA: 6.D
DATA: 2019-3-4
Izenburua: Nur eta Kobazulo Liluragarria.
Idazlea: Toti Martínez de Lezea.
Marrazkilaria: Juan Luis Landa.
Orrialdeak: 161
LABURPENA: Nur Txinan bizi da, baina oporretan Larrabatzura joan da, gaurkoan ordea, Orbaizetara doaz, gurasoak eta Nur. Han Maddi eta Iraia ezagutzen ditu eta primeran pasatzen dute elkarrekin. Irati basora doaz eta bertan, Koldo iratxoa ezagutzen dute: Irati basoko gidaia.
Leku magiko piloa ikusten usten dituzte eta pertsonaia mitologiko asko ezagutzen dituzte, Basajaun eta bere emaztea, Hodeia, lamia miresgarri bat, Anxo Arpeako erraldoia, Izel, kopetan izar zuri bat duen zaldi ederra eta prakagorri txiki-txikiak. Guztiekin primeran pasatzen dute, baina Koldo hiru aldiz ikusten dute, iratxo magiko bat delako. Berandu egiten ari denez, Maddi eta Iraiaren etxera bueltatzen dira, baina nahi gabe ganbaran harrapatuta gelditzen dira, beraz, Nurrek egunean zehar egin dituzten gauzak gogoratzen ditu eta, 3-1-7-5-1 kodea jarri ondoren, atea ireki egiten da.
Oso berandu denez eta Orbaizetatik Larrabetzurarte hiru ordu igaro behar dituztenez kotxez, Orbaizetan egiten dute lo eta Nur, oso pozik joaten da etxera oso egun dibertigarri eta zoragarri bat igaro duelako, baina uda bukatu da eta orain Txinara bueltatu behar du.
IRITZIA: Liburu hau ez zait piloa gustatu baina entretenigarria izan da, abenturazkoa eta dibertigarria da baina, egia esan ez du realismo askorik ezta tentsio momentu bat, Harry Potter irakurri berri dudanez, gutxi iruditu zait. Mitologia eta abentura gustatzen zaizkienentzat gomendatzen dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario