Izena: Estitxu Onandia
Zenbakia: 21
Klasea: 6.D
Izenburua: zikoinen kabian sartuko naiz
Argitaletxea: pamiela
Idazlea: Joxemari Iturralde
Orrialde kopurua: 95
Laburpena: ipuin honetan, ez da istoria bat kontatzen, ez. Liburu honetan, Risky izeneko mutil batek berari gertatutako gauzak kontatzen dizkigu. Horiek, hauek dira:
Risky-k, Vetierro deitutako herri batean igarotzen ditu oporrak. Orain, uda da. Beraz, urtero bezala, Vetierrorantz abiatu dira. Bertan, Gomax deitutako bere eskolako beste ume bat ere badago. Bi umeen gurasoak, lagunak dira, beraz, beti batera ibiltzen dira, nahiz eta ez oso ondo konpondu. Riskyrentzat, Vetierron dago munduko neskarik ederrena. Neska hori, Ana deitzen da; nahiz eta, Riskyk, Anuxka deitu. Anuxkak, egunkari sekretu bat du. Riskyri, asko gustatuko litzaioke bertan dagoen guztia irakurtzea. Horregatik, Riskyk ere, egunkari sekretu bat idazten hasi da. Vetierron, badago balneario bat. Risky eta Gomax, oso gustuo dute hara joatea, nahiz eta, ezin dira denbora luzez egon. Risky, uda osoa egon da Anuxkan pentsatzen, eta bere egunkari sekretuan zer idaztn duen pentsatzen. Udak, bukatzen ari ziren. Vetierron egongo ziren azken gauan, Risky eta bere aita, balkoian zeuden. Bat-batean, hontzak entzun zituzten. Orduan, Risky, berriz ere, Anuxkaren eguneroko sekretua non egon zitekeen pentsatzen hasi zen. Eta orduan bai, bapatean den ikus zitzakeen garbi: hontza - zikoina - kabia - Gomax parrezka eta zikoinen kabian Gomax-ek ezkututako ANUXKA-ren ajendatzo preziatua! Hurrengo oporretan, Vetierrora heldu bezain laster, Risky, zikoinen kabian sartu eta bertan aurkituko zuen Anaren eguneroko sekretua! HURRENGO OPORRETARARTE!
Iritzia: ipuin hau, oso gustukoa izan dut. Izan ere, ez da historia bakar bat kontatzen, kapitulo bakoitzean, bat baizik. Baina azkenean, istorio guztiak lotu dira, Anuxkaren egunakri sekretua zikoinen kabian zegoela jakin ahal izateko. Liburu hau, 10 urtetik aurrerako umeei gomendatuko nioke. Izan ere, nahiko erreza iruditu zait irakurtzeko. Horrez gain, liburu dibertigarri bat dela iruditu zait.

No hay comentarios:
Publicar un comentario