Idazlea: Aitor Arana
Marrazkilaria: Alberto Campos
Argitaletxea: Ibaizabal
Orrialdeak: 83
Hasi: Urtarrilak 30
Amaitu: Otsailak 28
Laburpena:
Familia batean, bazegoen mutil gizarajo bat oso goibel bizi zena bere anaia urte batzuk aurrerago itota hil zelako. Egun batean, familia hartara, aitona bat joan zen bizitzera. Izan ere, herri horretako alkateak nagusien etxetik aitona batzuk familia desberdinetara joatea agindu zuen beste bizitza alaiago bat izateko. Haien etxera, Paxku izeneko gizon bat joan zen eta lehenengo momentutik mutil gizajoa laguntzeko prest egon zen. Egun batzuk aurrerago, zer gertatzen zitzaion galdetu eta dena ulertu zuenean laguntzeko plan bat prestatzen hasi zen. Bazirudienez, anaia, urtegian ito egin zen eta mutilak esaten zuenez, izaki arraro batzuk joan ziren haren gorputza hartu eta ezkutatzera. Handik aurrera, bere anaiarekin komunikatzen jarraitu zuen haien txakurraren bitartez. Eta kontatu zionez, bere arima urtegiko kobazulo batean sartuta zegoen. Mutilaren sorterako, aitona berria buzeatzailea zen eta honen ondorioz laguntza asko izan zuen bere anaiaren arima bilatzerako orduan. Hurrengo egunean bertan, aitona eta mutila, urtegirantz abiatu ziren anaia aurkitzeko asmoz eta denon sorpresarako, aurkitu egin zuten. Ur azpian zegoen izkutatuta eta bere txakurrak kontatu zion bezalaxe arrautza batean zegoen bere arima. Horregatik azkenean, bere arima askatzea lortu zuten eta dena pozik eta alai amaitu zen, mutil gizajoa ondo pasatzen hasi zelako.
Nire iritzia:
Esan dezaket liburu hau euskeraz irakurri ditudan libururik interesgarrienetako bat izan dela beharbada ez delako oso luzea izan. Nahiko erreza iruditu zait ulertzeko eta esan dezaket istorioa nahiko arin irakurri dudanez mutil gizajoak igaro duen tristura ez dela niretzat hain gogorra izan oso arin konpondu delako arazoa. Bestalde , idazleak imaginazio asko erabili duela ikusi dut eta esan dezaket honengatik liburua dibertigarriagoa iruditu zaidala. Gainera, herri horretako alkatearen ideia oso ona izan dela iruditu zait egoitzatik zenbait aitona-amona familia desberdinetara eramatea oso polita iruditu zaidalako. Eta pentsatzen dut hau ere errealitatera eraman ahalko genukeela. Beraz liburu hau asko gomendatuko nuke erreza delako ulertzen eta irakurtzen eta oso dibertigarria delako nahiz eta imaginazio asko erabili izan duten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario