MI PERFIL

Mi foto
PROFESORA DE TERCER CICLO DE PRIMARIA EN LAURO IKASTOLA.

miércoles, 22 de mayo de 2019

KOILARAKADA BETE SEKRETU


Itsaso Ibarguen
Idazlea: Linda Chapman
Argitaletxea: Ibaizabal
Orrialdeak: 183
Hasi: Apirilak 31
Bukatu: Maiatzak 15



Laburpena:

Bazen behin, Hannah izeneko neska alai bat. Duela urte bat, bere gurasoak banatu egin ziren eta orain bere amak mutilagun berri bat du. Berarentzat hau ez da arazo handi bat izan mutil lagun horren alabak ere, oso majak direla iruditzen zaiolako. Gurasoak banatu zirenean, ikastola berri batera joan behar izan zuen eta han ere ez zitzaion lagunak egiten asko kostatu. Hala ere, Mia izeneko neska bat ere ezagutu zuen eta bere gusto berdinak zituela konturatu zenean bere lagun mina egin zen. Zoritxarrez Mia, oso lotsatia zen eta Hannaren lagun taldean sartzeko arazoak izaten zituen. Egun batean, Mia Hannaren lagun taldeko neska baten gusto berdinak zituela esatea pentsatu zuen horrela hobeto enkajatuko zuela pentsatuz. Lehenengo, haren motxilaren estiloa kopiatu zuen. Ondoren neskari gustatzen zitzaion musika entzuten hasi zen eta pixkanaka-pixkanaka aldatzen hasi zen. Hannari hau ez zitzaion batere gustatzen bazekielako Miari zer gertatzen zitzaion. Horregatik, haserretu egin ziren eta nahiz eta hasieran lasaiago sentitu, oso gutxi iraundu zuten bestearekin denborarik igaro gabe. Hannak, faltan botatzen zuen Mia, baina ez zen zerbait esaten ausartzen. Bat-batean, Miaren mezu bat iritsi zitzaion. Esaten zuenez Hannaren laguna bezala, ilea tindatu egin zuen eta etxean egin zuenez, oso txarto geratu zitzaion. Hannak bazekien oraindik pixka bat haserre zeudela, baina bere laguna zenez, laguntzea erabaki zuen eta dena ondo amaitu zuen azkenean, konpondu egin zirelako eta Mia lehen zen bezalakoa izaten hasi zelako.


Nire iritzia: 

Egia esan istorio hau asko gustatu zait. Beti irakurtzen ditudan liburu gehienen desberdina izan da zenbait gauza oso garrantzitsu eta aldi berean erakustn dituelako. Horietako bat,  pertsonalitatea izan behar dugula da izan da. Askotan gertatzen da, norbaitek zerbait askogustatzen zaiola esaten badu besteek ere berbera gustatzen zaiola esaten dute eta ez dute inoiz haien iritzia izaten.Gainera, istorio honetak, pertsonalitatea ez izateak Miari arazo handi batera eraman dio eta hori ez gertatzeko uste dut oso garrantzitsua izango litzatekeela liburu hau irakurtzea. Horrez gain, irakurtzerako orduan oso erraza iruditu zait eta uste dut honek ere, beti asko laguntzen duela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario