Tituloa: Nur eta magia-kanpamentua.
Egilea: Toti Martínez de Lezea.
Argitaletxea:Erein.
Marrazkiak: Juan Luis Landa.
Orrialdeak: 200.
Laburpena:
Nurren herriaren izena Larrabetzu da. Baina orain, Txinan dago bizitzen, Pekinen. Txinan urte batzuk biziko da baina orain Larrabetzun dago, uda delako. Udan, Larrabetzura bueltatzen da eta gero berriz ere Txinara joango da. Bere aitona eta amonak txakur bat dute, Kuka izenekoa. Baina beste txakur bat izango dute: Txipi deitutakoa. Txipi txikiagoa izango da.
Txipi aitona eta amonaren etxera etortzerakoan, Kuka oso jeloskor dago.
Baina importanteena da hurrengo egunean, Nur magia-kanpamentu batera doala. Ez doa lagunekin orduan hor egin beharko ditu lagunak. LAGUN BERRIAK.
Hurrengo egunean, Nurren eguna da. Magia kanpamentura doa eta bere aitonak eramango dio.
Hara heltzerakoan, Nur oso urduri baina aldi berean pozik jartzen da. Kanpamentuan gauza interesgarri asko gertatzen dira. Oso interesgarriak eta aventura batzuk ere gertatzen dira.
Baina, azkenean, oso pozik bueltatzen da bere etxera. Aitona eta amonari guztia kontatzen die eta gauza guztiak kontatzen die.
Nire iritzia:
Niri liburu hau gustatu zait. Ondo egon da, ez da nire gogokoena baina ez da txarto egon. Liburua gomendatuko nuke, 7 urte baino gehiago dituzten umeentzat. Oso erraza da irakurtzea. Oso ondo amaitzen da liburua eta interesgarria, misteriotsua eta magia askokoa da.
LIBE RIOS
No hay comentarios:
Publicar un comentario