MI PERFIL

Mi foto
PROFESORA DE TERCER CICLO DE PRIMARIA EN LAURO IKASTOLA.

domingo, 26 de mayo de 2019

Tom Sawyer-en abenturak

Izena: Estitxu Onandia

Zenbakia: 21

Izenburua: Tom Sawyer-en abenturak

Idazlea: Mark Twain

Argitaletxea: IRAKURMENDI

Orrialde kopurua: 135

Laburpena: istorio hau, XIX. mendean oinarrituta dago, eta St. Petersburgon gertatzen da. Tom Sawyer, arazoak sortzen ditu dagoen edozein lekutan eta bere izeba Polly-rekin eta bere Sid izeneko nebarekin bizi da, Mississipi ibaiaren ertzean. Herri horretan, guztiak dira ezagunak haien artean. Izeba Polly-k, beti zigortze du Tom. Gazteak, ez du batere gustuko eskola, eta askotan, hara joan beharrean, leihotik atera eta kalean ibiltzen ohi da, Huckleberry Finn-ekin abenturak izateko. Horrez gain, Tom oso mutil azkarra da. Zigor beala, eskolara joan beharrean igeri egitera joateagatik, izeba Polly-k, etxetik hurbil dagoen hesia margoztea agintzen dio. Gazteari, plan bikain bat bururatu zaio, eta azkenean, auzoko mutilek bere lana bukatzea lortzen du. Tom-ek, eskolan, portaera bera du eta gainerako umeekin jolastu, oihukatuz eta korrika eginez, arretak erakartzen ditu. Tom, bereziki, neska baten arreta erakartzen saiatzen da: Becky Tatcher-ena, Tatcher epailearen alaba. Lehen aldiz ikusten duenean, Tom, berehala maitemintzen da. Hura konkistatu ondoren, Tom-ek, biek konpromisoa har dezatela iradokitzen du. Baina ustekabeki, Tom-ek Amy Lawrence-rekin lehenago konpromisoa hartu zuela kontatzen duenean, hark Becky-rekiko bere erlazioa suntsitzen du eta hautsitako bihotzarekin geratzen da Becky. Gauerdian, Tom eta Huck, hiriko hilerrira doaz, garatxoak sendatzeko erritua berezi bat egiteko planarekin. Superstizioetan sinesten dutenez gero, biek hilerria mamuez beteta egon dadila espero dute. Ahots batzuk hurbiltzen ari direla entzuterakoan, biak ikaratuta ezkutatzen dira. Ahots horiek, Red Joe, indio gaiztoarenak, Muff Motter izeneko herriko mozkorrarenak eta Robinson doktorearenak dira. Hiru gizonak hilobi-lapurrak dira. Laster, Robinson doktorearen eta beste bi gizonen arteko borroka hasten da. Robinson doktorea, ohol batekin erasotzen du, eta honek, konortea galdu zuen. Bitartean, Red Joe, labana batekin, Robinson doktorea hil egiten du. Mutilek hilerritik ihes egiten dute. Red Joeren beldur dira, eta ikusitakoaz izututa, Huck-ek eta Tom-ek, gau hartan ikusitakoari buruz ezer ez kontatzea hitzematen dute. Azkenan, ikerketa asko eginez, Red Joe errudun bezala hartzen dute, eta kobazulo batean, gosez hil egiten da. Istorian zehar, abentura gehiago gertatu dira, baina esan dezakegul, hau dela nagusia. 

Nire iritzia: egia esan, istoria hau, asko gustatu zait. Abenturaz beteta dago, eta uste dut Tom Sawyer, oso mutil dibertigarria dela. Liburu hau irakurrita, konturatu naiz, garai hartan eta gaur egun-etik diferentzia handiak daudela, umeen portaeran gehien bat. Adibidez, liburuan hainbat aldiz, Huck eta Tom pipa erretzen ari direla ageri da, eta hori, gaur egun, pentsaezina da! Berazliburu hau, 11 urtetik gorako umeei gomedatuko nioke, nahiz eta oso dibertigarria izan, zati batzuk ulertzeko pixka bat zailak izan dira. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario