MI PERFIL

Mi foto
PROFESORA DE TERCER CICLO DE PRIMARIA EN LAURO IKASTOLA.

martes, 5 de febrero de 2019

Banpiro txikia

Izena: Estitxu Onandia

Zenbakia: 21

Izenburua: banpiro txikia

Idazlea: Angela Sommer-Bodenburg

Argitaletxea: ALFAGUARA zubia

Orrialde kopurua: 180 orrialde

Laburpena: Badago Anton deitutako 10 urteko mutil bat, bere gurasoekin etxe batean bizi dena. Ume normal bat da Anton. Eskolara doa, lagunekin ibiltzea gustatzen zaio... Gehien gustatzen zaio gauzetariko bat banpiroak dira. Bere gelan, hainbat eta hainbat liburu ditu haiei buruz. Larunbatero, Antonen gurasoak, kanpoan afaltzen dute, eta gero zinemara doaz. Beraz, larunbat batean, bere logelako ohean etzanda zegoela, lehioko beste aldean norbait zegoela ikusi zuen. Oso beldurtuta zegoen umea, baina ohetik altzatu eta nor zen ikustera joan zen. Kortinak zabaldu, eta lehioa ireki zuen. Orduan, ume bat zegoela ikusi zuen, eta etxera sartzera gonbidatu zuen Antonek. Izan ere, bere gurasoak ez zeuden etxean... Beraz, bi umeak, hizketan hasi zen. Gonbidatuak, Rüdiger zuen izena. Baita ere, 10 urte zituen eta hilerrian bizi zen! Denbora bat igaro ondoren, Anton konturatu zen, bere laguna banpiro bat zela! Izugarria zen hori! Mota guztietako galderak egin zizkion Anton bere lagunari. Berandu egin zen, eta hurrengo larunbatean ikusiko zirela esan zuten. Horren ondoren, Rüdiger, leihoa zabaldu eta hegaz joan zen. Antonek, ezin zuen sinetsi! Banpiro baten laguna zen! Hurrengo larunbata heldu zen. Arazo bat zegoen! Amak, orkatila bihurritu egin zuenez, ezin izango zen gauean aitarekin atera, beraz etxean gelditu beharko zen. Oso kezkatuta zegoen Anton; izan ere, ez zeukan Rüdigerekin hitz egiteko modurik... Gaua heldu zen, eta Anton bere logelan zegoela, Rüdiger leihoko beste aldean zegoela entzun zuen. Leihoa ireki, eta laguna, logelan sartu zen. Azkenean, gurasoek, ez zuten ezer susmatu, baina gutxigatik. Horrela egiten zuten larunbatero, baina horietako egun batean, Rüdiger joan beharrean, bere arreba Ann joan zen. Honek, esan zion, Rüdiger gaixo zegoela, eta bere zerraldoan sendatzen hari zela. Aste pare bat igaro, eta Antonen laguna sendatu egin zen. Ordurako, Antonen gurasoek, hainbat aldiz galdetu zioten bere lagun berriari buruz, eta horregatik, asteazken arratsalde batean, Rüdiger Antonen etxera joan eta bere gurasoak ezagutu zituen. Banpiro bat zela esaten zuten gurasoek, baina bi umeak, mozorro bat zela esaten zuten eta azkenean... sinistu egin zuten! Zein ondo! Honela, lagunak izaten jarraitu ahalko zuten!

Iritzia: Liburu hau, oso gustukoa izan dut. Beraz, uste dut bilduma bereko beste liburuak irakurriko ditut. Etxean euskarazko liburu gehiago geratzen ez zitzaidanez, liburutegira joan eta bertan aurkitu nuen. Oso gustukoa izan dut. Izan ere, Anton eta Rüdiger lagunak egiten direnean, hainbat abentura eta gorabeheratan murgiltzen direlako. Liburu hau, 10 urtetik aurrerako umeei gomendatuko nioke. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario