Idazlea: Gianni Rodari
Marrazkilaria: Jose Tellaetxe
Argitaletxea: Elkar
Orrialdeak: 250
Hasi: Urtarrilak 10
Amaitu: Urtarrilak 24
Laburpena:
Istoria hau, Italian gertatzen da eta hango ohituretan, Befana izeneko sorgin bat igarotzen da abenduak 24ean ume guztien etxeetatik. Befanak bazeukan denda bat jostailuekin eta umeak hango eskaparatera hurbiltzen ziren gabon haietan eskatuko zituzten jostailuak eskatzera. Bazegoen mutil bat, txiroa zena eta horren ondorioz, ez zuen inoiz jostailurik jasotzen abenduko gau zoriontsuan. Izan ere, Befanaren opariak jasotzeko, ume bakoitzaren gurasoek ordaindu behar zuten jostailua eta familia hura txiroa zenez, Francisco izeneko mutiko hark ez zuen inoiz Befanaren oparirik jaso. Baina, urte horretan eskaparateko jostailuak konturatu ziren Francescok ez zuela inoiz jostailurik izan eta horren ondorioz, dendatik irtetzea erabaki zuten Francescoren etxera heltzeko. Bidaia hastean, hainbat panpin eta jostailu zeuden eta horregatik, Francescok inor baino jostailu gehiago izango zituen, baina bidaian zehar, Francesco bezalako jende txiroa aurkitu zuten kalean eta horregatik denoi jostailuak banatzen hasi ziren. Azkenean, Francesco aurkitu eta jostailuzko txakur bat eman zioten. Francesco asko poztu zen eta hainbeste maite zuenez bat batean, jostailuzko txakurra benetakora bihurtu zen. Egia esan, Francescori, ilusio gehiago egin zion jostailuzko txakurra benetakora bihurtzea eta horregatik oso ondo eta pozik amaitu zen istorioa, herriko jende txiro guztia jostailuren batekin geratu zelako.
Nire iritzia:
Egia esan, liburu hau asko gustatu zait. Esan beharra daukat ez dudala inoiz gabon gauean jende txiroan pentsatu. Eta horregatik istorio honek ere gauza oso garrantzitsuak erakutsi dizkit. Naiz eta batzueta pixka bat aspergrria iruditu zaidan, beti berdina gertatzen zelako, liburu hau beti laguuntzeko prest dagoen edozein pertsonari gomendtuko nioke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario