Nerea Gorbeña
IDAZLEA: Rachel Ignotofsky
MARRAZKILARIA: Rachel Ignotofsky
ORRIAK: 194
LABURPENA:
Liburu honetan hainbat emakume zientzialariren istorioa kontatzen da. Badirudi, historian zehar ez direla emakumerik egon baina hori, guztiz gezurra da. Historiako zati handiena emakume desberdinez osatuta dago-eta.
Hainbat emakume gustatu zaizkit, Patricia Bath, jende askori ikusmena eman zion oftalmologa, Marie Curie, zientzialari berezia baina guztietatik gehien gustatu zaidana Mamie Phipps Clark izan da, psikologian aurrerapenak ekarri eta beltzen eta zurien berdintasuna lortu zuen umeengan.
Mamie Phips Clark-en arbasoak Afrikakoak ziren baina bera Amerikan jaio zen, beraz bien nahasketa antzeko bat da bera. Txikitatik arrazen arteko berdintasuna nahi zuen, beraz nagusitu zenean hori lortzea zuen helmuga bezala. Mamiek ez zuen ulertzen zergatik zuriek zioten beltzak ezberdinak izan behar zirela, edota atseginak ez zirela. Helduago bihurtu zenean, psikologia adarretik joatea erabaki zuen hark. Txikia zenean panpinak gustatzen zitzaizkion beraz esperimentu bezala panpinak erabili zituen. Haur beltzei panpinak erakusten zizkien, beltzak eta zuriak zirenak, eta haiek zuriak aukeratzen zituzten, uste zutelako zuria izateak gauzak hobetzen zituela eta jendeak zionez beltza izatea txarra zen. Esperimentu hartatik eta askoz gehiagotatik hainbat sari lortu zituen Mamiek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario