MI PERFIL

Mi foto
PROFESORA DE TERCER CICLO DE PRIMARIA EN LAURO IKASTOLA.

martes, 26 de febrero de 2019

KLETO ETA TALE

kleto eta talen bilaketarekin bat datozen irudiakKLETO ETA TALEN
Izena: Paule Olaeta
Egilea: Ramon Etxebarria

    Marrazkilaria: Carmen Peña
                                             Argitaletxea: Ibaizabal
Orriak: 110
                       
                   LABURPENA:
Udako oporrak ondoren, Kleto eta Talen ikastolara bueltatzen dira oso triste. 
Ez dira oso lagunak, baina maisuak batera jartzen dienez ondo eraman behar dira. Lehenengo egunean, Kleto oso pozik doa nahiz eta Talen ondoan izan. Hurrengo egunean, Kletok bere izekori etxera laguntzen dio eta etxera heltzen direnean, izekok muxua ematen dio. Bere lagunak barrezka hasten dira izekok emandako muxuagatik. Asteburua heldu zenean Kleto eta Talen bere lagunekin joan ziren asteburua pasatzera eta bertan gauza askotara jolastu zuten. Asteburua oso laburra izan zen beraientzat. Hurrengo astea ez zitzaien oso luzea egin eta gainera ostiralean zuzendariaren urtebetetzea zenez jaia izan zuten. Aste batzuk geroago ibilaldi bat egin zuten. Bertan arrantza, jolasak eta horrelako gauzak egin zituzten.
Azkenean, Aste Santua heltzen zenez antzerki bat egin zuten eta oso dibertigarria izan zen.
IRITZIA:
Niri ere asko gustatzen zaizkit ibilaldiak eta gehien bat nire lagunekin noanean. Oso ondo pasatzen dugu eta horregatik niri, liburu hau asko gustatu zait. Horrez gain, ez naiz aspertu liburu hau irakurtzen eta edozein umeri gomendatuko nioke oso interesgarria izan delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario