Izenburua: Rita estu eta larri
Idazlea: Mikel Valverde
Editoriala: Erein
Orrialdeak: 147
Laburpena.
Ritak arazo bat dauka. Bere gurasoek xurgagailu bat erosi dute baina ez zaie batere gustatzen, horregaitik itzuli egin nahi dute berriro ere dendara. Xurgagailuak panpin bat zekarren. Ritak panpina hartu zuen eta orain ez daki non duen. Gauza da, panpina ere bai itzuli behar dutela!
Ritak leku guztietatik begiratzen dago baina ez du aurkitzen. Gurasoek panpina agertuko dela pentsatzen dute. Alabarengan konfiantza asko dute.
Rita oso urduri dago. Ez du panpina aurkitzen! Aita ez dela haserretuko huste du Ritak. Baina, horrela ez bada eta aita asko haserretzen bada?
Lortuko du Ritak panpina aurkitzen?
Iritzia: Niri liburu hau gustatu egin zait. Oso barregarria da eta Ritak susto asko eramaten ditu panpian aurkitzen.
Baina beste aldetik ez zait asko gustatu apur bat aspergarria delako. Beti gauza berdina gertatzen da, ez dago ezer desberdinik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario