Zenbakia: 21
Klasea: 6.D
Izenburua: Charlie eta txokolate-lantegia
Idazlea: Roald Dahl
Argitaletxea: Alfaguara Zubia
Orrialdeak: 156
Laburpena: Charlie, etxola txiki batean bizi da haren 4 aitona-amona eta haren gurasoekin. Familia pobre bat da eta txokolate-lantegi baten aurrean bizi dira. Lantegi horrren jabea, Willy Wonka du izena. Egun batean, ideia bat bururatu zitzaion: mundu osotik, txokolatina asko banatu eta horietako 5-etan bakarrik egongo zen saria: haren lantegia bisitatu ahal izatea. Sorte handia izan zuten 5 pertsona horiek, Augustus Gloop, Veruka Salt, Violet Beareguregarde, Mikel Tebe eta Charlie izan ziren. Azkenik, mundu guztia itxaroten hari zen eguna iritsi zen eta lantegiko ateak, lehen aldiz zabaldu egin ziren. Ume guztiak, aukeratutako nagusiren batekin lantegi barruan sartu eta bertan Willy Wonkarekin topatu ziren. Berari jarraitu zioten guztiak. Lehenik txokolatez eta gozokiz eginda zegoen gela handi-handi batean sartu ziren. Txokolate beroz eginda zegoen ibai bat ere bazegoen, eta Augustus Gloop txokolatea dastatzen hari zen bitartean, ibai barrura jauzi egin zen. Kristalezko hodi batek Augustus xurgatu egin zuen eta haren gurasoek ezin izan zuten hura salbatu. Beste gela baterantz abiatu ziren guztiak. Bertan, Violet Bearguregardek, hainbat txikle jan egin zituen. Horietako bat jaterakoan, more kolorekoa bihurtu eta pilota baten formakoa jarri zen. Beste gela batean sartu ziren geroago. Bertan hainbat urtxintxa zeuden eta Veruka Saltek, haiengana hurbildu, eta bera ere desagertu egin zen. Azkenengo gelan sartu ziren. bertan Wonka-TV prestatzen ari ziren. bertan, Mikel Tebe ere desagertu egin zen, beraz Charlie eta haren aitona bakarrik geratzen zirenez, Willy Wonkak, esandako saria, haiei eman zien: txokolate-lantegia.
Nire iritzia: Niri liburu hau, aso gustatu zait. Beti esaten duda bezala, Roald Dahl oso idazle ona iruditzen zait eta gainera, filma ikusita neukanez gehiago ulertu dut liburua. Uste dut, liburu hau edozein umeri gomendatuko niela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario