Zenbakia: 21
Klasea: 6.D
Izenburua: Hatz magikoa
Idazlea: Roald Dahl
Argitaletxea: Alfaguara Zubia
Orrialdeak: 103
Laburpena: 8 urteko neska batek, txikitatik potere bat du: Haserretzen denean, gorri-gorri jarri eta pertsona horri haren hatz magikoaz seinalatuz hurrengo egunean zerbait txarra gertatzea egin dezake. Haren auzokideak, Gregg familiak, 2 seme ditu: Williams eta Philip. Larunbatero, ehizatzera ateratzen ziren eta neskak, beti errepikatzen zebilen ehizatzeari uzteko, baina haiek kasurik ez. Hori gertatu zen egun batean, Gregg familia neskatxaz barre egin zuen. Hau, haserretu eta bere hatz magikoaz seinalatu zituen. Hurrengo egunean, familia hura esnatzerakoan, oso ahate txikiak bihurtu zirela konturatu ziren eta haren etxe barruak, lau ahate gizaki bihurtu ziren. Beraz, Gregg familia habia bat egitea pentsatu zuen, gaua bertan igarotzeko. Neska konturatu zenean, familia horren etxerantz habiatu zen. Bertan zeuden ahateen eta Gregg familiak eztabaidatzen. Azkenean, adostu egin ziren: ahateek, Gregg familiari haien etxea emango zien, anmaliak ehizatzeari usten bazuten eta honela egin zuten. Beraz, neskatxak, berriz ere haien jatorrizko itxurara bihurtu zituen guztiak.
Nire iritzia: Niri, liburu hau asko gustatu zait. Normalean, asko gustatzen zaizkit Roal Dahalek idazten dituen liburuak eta horregatik aukeratu nuen istorio hau. Hasieran, ez zitzaidan asko gustatzen, baina irakurtzen jarraitu nuen eta azkenean lehen esan dudan bezala asko gustatu zait. Momentu batzuetan ni ere haserretu naiz irakurtzean, baina momentu gehienetan, barrez lehertu naiz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario