MI PERFIL

Mi foto
PROFESORA DE TERCER CICLO DE PRIMARIA EN LAURO IKASTOLA.

martes, 23 de octubre de 2018

OSABA BIN FLOREN

osaba bin floren bilaketarekin bat datozen irudiakIZEN-ABIZENAK: Nerea Gorbeña
IZENBURUA: Osaba Bin Floren
IDAZLEA: J. M. Olaizola
MARRAZKIAK: Elena Odriozola
ORRIAK: 162

LABURPENA:
Osaba Florentino zuen izena osabak, beno, Osaba Bin Floren. Bidai bat egin zuen Arabiar golkotik., han hainbat hiri eta herri ezagutu zituenez, herri bakoitzetik ipuin bat ikasi zuen. Liburuan agertzen diren ipuin guztietatik Aberats pobrea izan da gehien gustatu zidana.

Bazen behin, herrixka bat lurmutur batean kokatua, Buru- hezur lurmuturra zuen izena (bertan askok bizia galdu zuten). Kapitainak kezkaturik 200 dinar eskaini zituen itsasargi bat egiteko eta hildako gehiagorik ez egoteko. Dirua pobreenari emango zion eta gizon guztiek, dirua lortzeko asmoz, oso behartsuak zirela esan zuten, bere "familiaren eskasiak" asmatuz. Baina bazegoen gizon bat, bihotz onekoa, eta benetan pobreena. Berak esan zuen herriko pobreena zela ez zutelako janaririk eta kapitainak dirua berari ematea erabaki zuen. Herriko jendeak arraro begiratzen zion gizonari eta bere semeari baina haiek itsasargia egiteko prest zeuden. Gizona oso kezkaturik bizi zen agian jendeak dirua lapurtuko ziolako, eta gauez ezkutalekuz aldatzen zuen, inork ez lapurtzeko. Egunak igaro ala, aitari dirua izatea gustatu zitzaion baina dirua gehiegi gustatu zitzaiola uste dut. Halako egun batean, egurra bilatzera joan ziren aita eta semea eta egurra batzen zeudela, aita korriketan irten zen dirua zenbatzera, agian norbaitek lapurtu ziolako. Orduak igarotzen zituen dirua zenbatzen eta gau batean semea egurra etxera eramaten zuela eta aita dirua zenbatzen zegoela, itsasontzi bat lurmuturrera hurbildu zen eta inork ez zuen ezer egin itsaontzia lurmuturrarekin topo ez egiteko .

Horrela bukatu da istorioa, bakoitzak amaiera asmatu dezake edo istorioa bukatu den bezala utzi.

NIRE IRITZIA:
Oso gustokoa izan dut liburu euskaldun hau, nahiz eta arabiar ipuin batzuk ez zaizkit gustatu oso arraroak
izan direlako.

1 comentario:

  1. azterketa daukat bihar eta ez dit denborarik ematen letzeko.eskerrikasko!!!!

    ResponderEliminar