NUR ETA MAGIA KANPAMENDUA
IZENA: Garazi Ibaseta
ZENBAKIA: 12
GELA: 6.D
Izenburua: Nur eta magia kanpamendua.
Idazlea: Toti Martinez de Lezea.
Marrazkilaria: Juan Luis Landa
Argitaletxea: Erein
Orrialdeak: 169 orrialde.
Hasi: Irailak 24. Bukatu: Urriak 3.
Gustatu zaizu? Bai
LABURPENA: Nur orain Txinan bizi da, baina oporretan Larrabetzura joaten da
eta orain oporretan dago. Oso sorpresa handia izan du uda honetan, txakur bat
oparitu diote berarentzat bakar-bakarrik Txipi du izena. Gainera, magia kanpamendu
batera joango da eta oso urduri dago.
Heldu da eguna eta magia kanpapenduan maletatxo batzuk oparitu dizkiote.
Trkimailu asko ikasi dituzte puxika moztu eta puztu ahal izatea, platanoetan mezuak egotea, kartak gutunetan sartzea eta bihotzeko dama non dagoen jakitea...
Baina gau batean Nurrek Oliver eta Txagu Magu (bi maisuak) filmetan agertzen
diren azti maltzurrak bezala jantzita ikusten ditu eta, uso bat, untxi bihurtzen, uste du,
bere lagunei eta berari ere lehenik uxo eta gero untxi bihurtuko dituztela.
Gainera azkeneko egunean, ikustaldi bat egin behar dute, pasadan urtean, biki batzuek ez zuten parte hartu eta aurten bi asto daude (agian magoek, asto bihurtu zituzten?).
Gauero, mago bat etortzen da eta ikustaldi bat egiten die. Azkeneko gauan berriz,
ez da magorik etortzen etaTxagu Maguk eta Oliverrek, aztiz jantzita ikustaldia
egiten dute (uxo bat agertzen da eta gero untxi bihurtzen dute) beraz argitu dute misterio bat.
Orain beraien txanda da, azkeneko egunean, gurasoak etortzen dira eta, ikustaldia
primeran ateratzen da. Gainera pasadan urtean parte hartu ezin izan zuten bikiak
ateratzen dira, beraz, bigarren misterioa argituta. Nur poz-pozik bueltatzen da etxera, berriro bueltatzeko irrikitan.
NIRE IRITZIA: Niri liburu hau asko gustatu zait, magia, fantasia eta misterio batzen dituelako eta magia trkimailuak erakusten dituelako.. Nire zatirik gustokoena, Txagu Maguk eta Oliverrek ikuskizuna egiten dutenean da. Liburu hau, magia gustatzen zaienei eta misterioak gustatzen zaienei gomendatuko nioke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario