Itsaso Ibarguen-11-6.D
Titulua: Ederra egin du Leok
Orrialdeak: 109
Idazlea: Patricia Schröder
Marrazkilaria: Tina Schulte
Argitaletxea: Ibaizabal
Hasi: iraliaren 25
Amaitu: urriaren 5
Laburpena: Leoren gurasoak banatu egin dira eta horregatik Leok beste etxe batera joan da bizitzera bere amarekin.Han dena da berria berarentzat: ikastola, lagunak... Horregatik oso urduri dago. Ikastola hasi baino egun bat lehenago ama eta Leo, kalera buelta bat emtera joatea erabakitzen dute eta kaletik Leoren adin berdina daukan neska batekin aurkitzen dira. Leo bere laguna egiten da eta konturatzen da bere ikastola berdinera joaten dela. Berak Dotte du izena eta Leoren ustetan, oso maja eta dibertigarria da baina, bat-batean, Dottek ikastola hori kaka bat dela esaten du eta Leo beldurtuta geratzen da. Hurrengo egunean, Leo, ikastolara joan zen beldur apur batekin baina konturatu zen Dotteri ez zitzaiola ikastolara joatea gustatzen bi neska, Maya eta Fanny, berarekin sartzen zirelako. Horregatik, Leok, Dotteri defendatzen hasi zen eta lehen zeuden arazoak konpontzen hasi ziren. Egun batean, Maya eta Fanny, beraien gana hurbildu egin ziren eta esan zieten beraiek erregaliz talde bat sortuko zutela eta Dottek eta Leok ezin izango zutela talde horretan sartu, ezin izango zituztelako probak gainditu baina hori ez zen horrela izan. Izan ere, beraiek biak azkenengo froga gainditu egin zuten eta laurak lagun egin ziren eta geroztik egun guztietan erregaliz taldea biltzen zen erregalizak jateko.
Nire iritzia: niri asko gustatu zait liburu hau oso alaia delako eta lagunei buruz hitz egiten duelako. Gainera azkenean ondo amaitzen da dena eta lurak lagun on-onak egiten dira. Liburu hau edozein pertsonari errekomendatuko nioke ez dagoelako beldurra sortzen duen zatirik ezta horrelakorik ere, eta hasieran apur bat aspergarria iruditu zidan arren asko gustatu zait amaiera oso polita delako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario