MI PERFIL

Mi foto
PROFESORA DE TERCER CICLO DE PRIMARIA EN LAURO IKASTOLA.

martes, 6 de noviembre de 2018

ZONBI PARKEAN HARRAPATUTA

ZONBI PARKEAN HARRAPATUTA
IZENA: Garazi 
ABIZENAK: Ibaseta Azkorra
ZENBAKIA: 12
GELA: 6.D
EGUNA: 6-XI
Izenburua: Zonbi parkean harrapatuta
Idazlea: Peter Walker
Marrazkilaria: Bié
Editoriala: Ibaizabal
Orrialdeak: 170
Hasi: 5-X                                                  Bukatu: 27-X
LABURPENA:
Max eta bere familia Heriovillera joan dira bizitzera aita estresak jota zegoelako. Baina Heriovillen zonbiak daude beraz Max ZA kodrilako (Zonbiak harrapatzen dituen klub antzeko bat) kide izan nahi du, Charles (kapitaina) berriz ez dio gaitasunik ikusten eta amak ez dio uzten. Thais eta Biel (bi kide) entrenatu egiten dute Zonbi Parkean baina ez du batere ondo egiten. Camallonga andrea (Natur-zientziako andereñoa) zonbi bihurtu da, beraz Maxen ama izango da andereñoa. Zuzendariak, uste du Max ZA koadrilakoa izatea eta Maxen ama entrenatzea ona dela. Gau horretan, Maxek ez dituela hainbeste frogarik egin nahi eta froga zail eta bakar bat nahi duela esaten dio Charlesi, galtzen badu ZA koadrilan sartzeaz ahaztuko da eta irabazten badu ZA koadrilako kidea izango da. Froga, gauez Zonbi Parkean sartzea, noria piztea eta zeuden lekura bueltatzea da, ordu erdian. Max, abiatzen da eta Zonbi Parkera salbu iristea lortzen du. Baina han Camallonga andrea dago eta quickzomb (2. fasean dago, azkarragoa eta gosetiagoa da) bat denez, azkar bere atzetik joaten da. Bera noriaren kabinan sartzen da noria martxan jartzen du eta zonbia nahasi egiten du. Tito Solé ikusten du baina oso azkar libratzen da berataz hobble (1. fasean dago, herren ibiltzen da eta oso astiro dabil) bat delako. Camallonga andrea berriro berari segika dabil eta hozka egitea lortzen du. Charles zer gertatzen den konturatzean, bere aitaren bila doa eta Charlesen aita (zonbiak harrapatzen aditua) Camallonga andrea harrapatzen du, baina Maxi jada hozka egin dio eta bera lurrean dago, hotzikarak sentitzen dituen bitartean. Hospitalera eramaten dute eta salbatu egiten da.
zonbi parkean harrapatuta bilaketarekin bat datozen irudiakNIRE IRITZIA: 
Niri liburu hau ez zait asko gustatu, gauza errealistagoak gustatzen zaizkit. Gainera ez zait oso historio logikoa iruditzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario