MI PERFIL

Mi foto
PROFESORA DE TERCER CICLO DE PRIMARIA EN LAURO IKASTOLA.

martes, 11 de junio de 2019

Matxinsaltoen belarriak

Izena: Estitxu Onandia

Zenbakia: 21

Izenburua: Mantxinsaltoen belarriak

Idazlea: Unai Elorriaga

Argitaletxea: Elkar

Orrialde kopurua: 125

Laburpena: egia esan, istoria honetan, Tomasek, bere bizitzako hainbat gauza interesgarri kontatzen dizkigu. Gehienak, intesktuekin lotutakoak. Gauza hauek, bere familiako hainbat kideri entzun dizkio: bere lehengusinari, bere aitari, bere osabari... Izan ere, Tomas-ek, bera baino nagusiagoa den lehengusina bat du. Ines du izena, eta intsektuak dira munduan gehien gustatzen zaizkion gauza. Bere logelan, kortxo bat du Inesek. Bertan, harrapatzen dituen intsektu guztiak jarri eta haien latinezko izenak apuntatzen ditu. Baina gertatzen dena da, bat bakarik falta zaiola: libelula urdina. Munduan, oso gutxi daude eta herrian, 4 edo 5 bakarrik, beraz, nahiko zailak dira lortzea. Baina Tomasek laguntzen du Ines bere kortxoa guztiz bukatzeko falta zaion libelula urdina lortzen. Horretarako, asteburu guztietan, biak goiz esnatu, kristalezko pote bat hartu, eta herritik ibiltzen dira ea intsektu hori ikusteko eta lortzeko gai diren. Horrez gain, Tomasen aita, gaixorik egoten da askotan, eta horietako batean, ospitalera eramaten dute. Bertan igarotzen du denbora asko, eta noizean behin, Tomasek bisita bat egiten dio. Beraz, larunbata zen, eta Ines eta Tomas, libelula urdinaren bila irten ziren. Futbol-zelaian zuedela, Tomasek, bilatzen ari zirena ikusi zuen. Kontu handiz, Ines deitu zuen eta... HARRAPATU EGIN ZUTEN! Kristalezko potean sartu, eta lehengusinaren etxera abiatu ziren. Bere izeba-osabari erakutsi zioten, eta hauek, gauz bat esan zioten Tomaseri. Bere aita, hilda zegoen... Tomas konturatu zen, ez zuela inoiz gehiago bere aita ikusiko, baina txikia zenez, ez zekien zer esan nahi zuen horrek... Azkenan, libelula urdina ere hil egin zen, eta kortxoan jartzeko aukera izan zuten umeok!

Nire iritzia: egia esan, istorio hau, nahiko arraroa iruditu zait, eta uste dut, idazleak, kasu honetan Unai Elorriaga-k, irudimen handia izan duela eta lan bikaina egin duela. Nire ustez, erraz ulertzen da istorioa, baina amaiera, ez da izan nk espero nuen bezalakoa. Dena dela, liburu hau, 10 urtetik gorako umeei gomendatuko nioke. Ziur nago, asko gustatuko zaiela!

No hay comentarios:

Publicar un comentario