Idazlea: John Andueza
Marrazkilaria: Lander Ayllon
Argitaletxea: Elkar
Orrialdeak: 152
Hasi: Maiatzak 20
Bukatu: Maiatzak 29
Laburpena:
Istorio hau institutu batean gertatzen da. Haien ikastola bidaia prestatu behar dute eta horretan datza liburua. Horietako ikasle batek Xabier deitutakoak bizilagun oso txiro bat du. Gainera haren alabak, minbizia du eta horregatik oso txarto pasatzen ari dira momentu horretan. Xabier, beti dabil horri buruz hitz egiten eta berari ere, pena asko ematen dio. Bidaiarako dirua lortzeko, kontzertu bat egitea pentsatzen dute eta esan beharra dago, diru asko lortu dutela. Esaten dutenez, bidaia guztia ordaindu ahal izango dute eta horregatik oso pozik daude guztiak. Baina, zoritxarrez dirua noorbaitek lapurtu duela konturatzen dira eta horregatik oso urduri jartzen dira denak. Izan ere, zuzendaria asko haserretu egiten da eta egun berberean konpontzeko agintzen die ikasleei. Azkenean, Xabier izan dela konturatzen dira, aitortu egin behar izan zuelako bere bizilagunarentzat hartu zuela dirua. Oso txarto sentitu ziren denak hasiera batean, baina beste alde batetik, nahiago izan zuten dirua pertsona bat laguntzen gastatu haien bidaia prestatzean gastatu baino.
Nire iritzia:
Liburu hau, kurtso honetan irakurri duadan azkenengo liburua da eta uste dut oso harro nagoela nire elekzioarekin. Honekin esan nahi dut, asko gustatu zaidala, izan ere uste dut idazlearen idazteko modua oso naturala dela . Horrez gain, askotan kalean entzuten ditugun hainbat esaldi barregarri irakurri ditut eta hau ere asko gustatu zait. Istorioaren aldetik ere, ez zait txarto iruditu azken finean, ondo amaitzen delako. Eta hobetzeko zerbait eskatu beharko banu, irudi gehiago jartzea eskatuko nuke. Uste dut portada, oso ondo dagoela eta marrazki gehiagorekin ere, ez legoke txarto egongo.

No hay comentarios:
Publicar un comentario